logotipoaKuadrilategimintzataldeabertso eskolaberbetan
hasieranortzuk garaagendaberriakelkarteakazokaargazki ganbaragidaharremanak


Web honetako albiste berrienak zure postontzian jaso nahi badituzu sar ezazu zure e-maila eta bertara iritsiko zaizkizu
E-maila:
 





Hasiera > Berbalagun

berbalagun

Lagun taldeaHauexek dira Arrigorriagako Berba Lagunak martxan dituen berba taldeak:

Berba lagun mendizalea: Larunbatero elkartzen dira goizeko 8:30ean  ingurutik osteratxo laburra egiteko. Osteratxo errazak dira, haurrekin joateko modukoak, nagusi baten ardurapean beti ere.

Berba lagun kafea: Kafea euskaraz hartzeko tartea. Hitzordua ostegunetan, arratsaldeko 18:00etatik 19:00ak arte Etxe-Bego tabernan. Batzuetan, ostegunez gain, beste egun batean ere kafea hartzeko geratu izan dira.

Emakume taldeaBerba lagun ibiltaria: Kafea hartu ostean, beste talde honek herritik osteratxoa egin ohi du 19:00etatik 20:00ak arte.

Eskulangintza tailerra: Eskulanak eta margotzea gustuko duten berba kideei zuzenduriko tailerra. Arrigorriagako Gaztegunean elkartzen dira, arratsaldeko 17:00etatik 18:00ak bitartean.

Lehiaketaren irabazleakTalde hauetako batean edo aurrerago sortuz joango diren taldeetan parte hartzeko galdetegi bat bete behar duzue, antolatzaileok, zuen zaletasunak eta prestutasuna ezagutzeko; datu horiek esku artean ditugula, zuen interesekoak diren taldeak eskainiko dizkizuegu ahal den neurrian.

Goian aipaturiko taldeez gain, elkarteak, herriko beste eragile batzuekin batera, hilabetean behin kultura jarduera osagarriak antolatzen ditu berba kide zein herriko euskaldunek euskaraz mintzatu eta bizitzeko beste tarte berri bat izateko: ipuin kontalari saioak, hitzaldiak, mus txapelketak, lehiaketak, zozketak….

hitzaldia



 
Arrigorriaga euskaraz.
Severo otxoa 33, eskumako lonja
48480 Arrigorriaga
Bizkaia
Telefonoa.: 94 401 91 92  
Babesleak:
Arrigorriagako Udala

Bizkaiko Foru Aldundia
info @ arrigorriagaeuskaraz . com
Erabilera baldintzak
Pribazitate politika
 
Loturak garatua