Kilometroak 2010eko web orria martxan da
Karmelo [2010-02-10]
Dakizuen moduan Pasaia-Lezo Lizeoari egokitu zaio aurten Kilometroak jaia antolatzea eta horretan buru-belarri ari dira azken hilabeteetan. Azken urteetan ohikoa izan den web orria aurkeztu dute. Baina, batez ere, teknologia berriez baliatuko direla esan dute. Sare sozialak erabiltzen hasiak dire eta horretan sakontzeko asmo sendoa dute. Ohiko web orriaz gain Youtube, Twiter, Tuenti eta Facebook erabiltzen hasi dira.
Hemen daukazue antolatzaileek esanikoa. Animatu eta parte hartu!: "Kilometroak 2010 antolatzen ari garen honetan, gonbidapen berezia egiten dizuegu komunikabideei teknologia berrien inguruan egin dugun apostuaren lekuko izan zaitezten. Komunikazioari dagokionez ezinbestekoa ikusi dugu teknologia berriak bere osotasunean ulertzea eta horregatik indar berezia ipini dugu gaur aurkezten dizuegun webgunean eta sare sozialek eskanitzen dizkiguten baliabideak ustiatzen"
Informazio gehiago: www.kilometroak.net/web/default.php
|