Iparragirreren obra, koplak, bertsolaritza eta baladak izango dituzte hizpide bihartik aurrera zenbait sortzailek Bilbo Zaharra Forumean
Karmelo [2010-02-11]
Ahozko literatura eta musika uztartuz, ekitaldi «barnerakoiak eta hurbilak» landuko ditu Bilbo Zaharra Forumak herri literaturaren inguruan egingo dituen jardunaldietan. Gaur hasiko dira Euskaltzaindiaren egoitzan, Xabier Amuriza eta Jon Aurrerekin.
Lau ekitaldi izango dira, denera. Eta hitza izango da saio guztien ardatza, Peru Alberdi antolatzaileak esan duenez. Herri literaturaren zenbait molde aztertzeko, egitarau mamitsua osatu dute. Amuriza eta Aurre koplez mintzatuko dira; Gontzal Mendibil eta Iñaki Irazu, Iparragirreren obraz; Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi, bertsolaritzaz; eta Niko Etxart eta Xabier Kaltzakorta, baladez. «Bikote artistiko» batzuk aurrez osatuak zeuden; beste batzuk, ordea, Bilbo Zaharra Forumaren ekimenez elkartu direla esan du Alberdik, eta halakoek «ustekabe bikainak» ematen dituztela ohartarazi du.
Informazio gehiago: hemeroteka.berria.info/
|