logotipoaKalimeroren txokoamintzataldeabertso eskolaberbetan
hasieranortzuk garaagendaberriakelkarteakargazki ganbaragidaharremanak


Web honetako albiste berrienak zure postontzian jaso nahi badituzu sar ezazu zure e-maila eta bertara iritsiko zaizkizu
E-maila:
 





Hasiera > Berriak > Euskalerria Irratia lizentziarik gabe utzi zuen banaketa baliogabe jo dute

Berriak

Euskalerria Irratia lizentziarik gabe utzi zuen banaketa baliogabe jo dute
Karmelo [2010-02-11]

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak baliorik gabe utzi du Nafarroako Gobernuak 2006ean egindako irrati lizentzien banaketa. Euskalerria Irratia lizentziarik gabe utzi zuen orduko hartan Sanzen gobernuak, haren ordez beste bi irratiri emanda emisio baimena. Erabakiaren aurka jo zuen orduan Iruñeko euskarazko irratiak, eta irregulartasunak atzeman dituzte epaileek.

Bigarren aldia da auzitegiek Nafarroako Gobernuaren gisa bereko araua indargabetzen dutena. 1998an ere Euskalerria Irratia lizentziarik gabe utzi zuen Sanzen gobernuak, eta beste bi irratiri eman zien baimena. Erabakiaren aurka egin zuen irratiak, eta 2005ean etorri zen ebazpena: baliogabe utzi zuen auzitegiak. Prozesua berriro egin behar izan zuen Nafarroako Gobernuak, eta berriro baimenik gabe utzi zuen euskarazko irratia. Eta auzitegiek berriro eman dute ebazpen bera: baliogabea da egindako prozedura

Informazio gehiago: www.euskalerriairratia.com/



 
Arrigorriaga euskaraz.
Severo otxoa 33, eskumako lonja
48480 Arrigorriaga
Bizkaia
Telefonoa.: 94 401 91 92  
Babesleak:
Eusko Jaurlaritza

Arrigorriagako Udala

Bizkaiko Foru Aldundia
info @ arrigorriagaeuskaraz . com
Erabilera baldintzak
Pribazitate politika
 
Loturak garatua