logotipoaKalimeroren txokoamintzataldeabertso eskolaberbetan
hasieranortzuk garaagendaberriakelkarteakargazki ganbaragidaharremanak


Web honetako albiste berrienak zure postontzian jaso nahi badituzu sar ezazu zure e-maila eta bertara iritsiko zaizkizu
E-maila:
 





Hasiera > Berriak > Osasun zentro guztietan jarri du Osakidetzak euskara eta gaztelera ez dakitenentzako itzulpen zerbitzua

Berriak

Osasun zentro guztietan jarri du Osakidetzak euskara eta gaztelera ez dakitenentzako itzulpen zerbitzua
Ander [2010-03-07]

Euskararik eta gaztelerarik ez dakien gero eta jende gehiago artatzen dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako osasun zentroetan, eta, ondorioz, gero eta gehiago dira osasun arloko langileei gaixoekin komunikatzeko sortzen zaizkien arazoak. Egoera horri irtenbidea emateko itzulpen zerbitzua ezarri du Osakidetzak bere eskumeneko osasun zentro guztietan.

Dagoeneko zerbitzu hori ematen dute Bizkaiko Gurutzeta eta Basurtuko erietxeetan eta Bilbo handiko osasun zentroetan; Arabako Txagorritxuko ospitalean eta Gipuzkoako Zumarragako eta Debagoienako erietxeetan. Esan bezala, orain sare publikoko zentro guztietara zabalduko dute.

51 hizkuntzatarako itzulpen zerbitzua eskainiko dute; horietatik 11ren kasuan urte guztian 24 orduz. Gainerako 40 hizkuntzen itzulpen zerbitzua astelehenetik ostiralera, goizeko zortzietatik arratsaldeko seietara egongo da martxan.

Urtean 90.000 euroko kostua izango du eta Dualia enpresak emango du zerbitzua.


Informazio gehiago: www.berria.info/albisteak/39683/Osasun_zentro_guztietan_jarri_du_Osakidetzak_euskara_eta_gaztelera_ez_dakitenentzako_itzulpen_zerbitzua.htm



 
Arrigorriaga euskaraz.
Severo otxoa 33, eskumako lonja
48480 Arrigorriaga
Bizkaia
Telefonoa.: 94 401 91 92  
Babesleak:
Eusko Jaurlaritza

Arrigorriagako Udala

Bizkaiko Foru Aldundia
info @ arrigorriagaeuskaraz . com
Erabilera baldintzak
Pribazitate politika
 
Loturak garatua