 |
|
ABARRAK elkartearen urteko batzarra
Karmelo [2011-04-05]
Hurrengo apirilaren 11n, astelehena, ABARRAK euskara elkartearen urteko batzar orokorra egingo da Arrigorriagako Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan. Animatu eta parte hartu batzarrean.
Euskara maizago erabiltzeko laguntza: www.aritu.eu
Karmelo [2011-04-01]
www.aritu.eu gunea aurkeztu du Artez euskara zerbitzuak. Web orri honetan hainbat esparrutan eta egoeratan euskara maizago erabiltzeko tresna lagungarri batzuk eskaintzen dizkigute. Sarri askotan, euskaldunok euskara ez den beste hizkuntza bat aukeratzen dugu, gure hizkuntzari uko eginez eta norberarengan frustrazioa sortuz. Errealitatea, hala ere, erabat desberdina izan daiteke, eta norberarengan dago errealitate hori hein handi batean aldatzeko giltza.
Korrika badator
Karmelo [2011-04-05]
2011ko apirilaren 7an Trebiñun, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazazpigarrenez, apirilaren 17an Donostiara heldu arte.
Apirilaren 15ean, Arrigorriagara helduko da. Eguerditik hasi eta egunaz gozatzeko aukera ederra daukagu, bertso-bazkaria antolatu baitu Institutuko Guraso Elkarteak, Julio Soto eta Jon Maiarekin. Dinamita Parkean izango da, 14:00etan.
EHUko Euskara Institutuak Sareko Euskal Gramatika aurkeztu du.
Karmelo [2011-04-03]
Sarean daukagu dagoeneko Euskal Gramatika. Wiki baten itxura dauka, adibideekin eta irudiekin ilustratua. Gramatika zalantzak argitzeko tresna berria.
Kontseiluak nota eskasa Arrigorriagako Udalaren hizkuntza-politikari.
Karmelo [2011-04-05]
Kontseiluak udalen hizkuntza-politika neurketa jasotzen duen web gune berria aurkeztu du. Arrigorriaga 34 postuan agertzen da, aztertu diren 66 udalen zerrendan. Webgunean aurkituko duzue Arrigorriagari buruzko txostena.
Kepa Larrea eta Fermin Erbitik irabazi dute Juan Zelaia saiakera saria
Karmelo [2010-12-26]
Epaimahaiak saritzeko 13 saiakera izan ditu esku artean, eta saria bi lani ex aequo ematea erabaki du: Fermin Erbitiren Hiru koaderno txiki eta Kepa Larrearen Itzalak harturik.
Keparen Itzalak harturik lanean, literaturan azaltzen eta nagusitzen diren euskaldunei buruzko irudikapenak aztertzen dira. «Euskaldunok geure burua barrutik nola ikusten dugun azaldu nahi izan dut», jakinarazi du Kepak.
BERRIA Taldeak gure laguntza behar du
Karmelo [2010-12-17]
BERRIA Taldeak diru laguntza kanpaina hasi du. BERRIA Taldeak inoiz baino irakurle gehiago ditu, baina inoiz baino baliabide ekonomiko gutxiago. Komunikabideen sektorea eredu krisia pairatzen ari da, eta BERRIA ez dago errealitate horretatik at.
17. KORRIKA:
Karmelo [2010-12-17]
2011ko apirilaren 7an Trebiñun, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazazpigarrenez, apirilaren 17an Donostiara heldu arte. "Maitatu, ikasi, ari...euskalakari" lelopean, bi mila kilometro baino gehiago egingo ditu Korrika 17k, gau eta egun gelditu gabe.
NABIGATU EUSKARAZ KANPAINA
Karmelo [2010-12-10]
Sarritan entzun izan dugu lehenengo hitza euskaraz esaera. Izan ere, askotan gertatzen da bi euskaldunek elkarren artean erdaraz jardutea biak euskaldunak direla jakin gabe. Interneten zabiltzanean ere, komeni da zure nabigatzailea zuzen konfiguratzea lehenengo hitz edo byte hori euskaraz egin dezan.
Azken datuen arabera, euskaldunon %70ak baino gehiagok oraindik ere nabigatzailea erdaraz daukagu. Zu ere talde horretakoa zara? Eta zeren zain zaude?
PEIO ORMAZABAL BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETAREN FINALEAN IZANGO DA.
Leire [2010-12-10]
Hau da marka, gero!!!
Zornotzan jokatu zan finalaurrekoan kantatu ebanez, txapelketan parte hartzeko konbentzitu egin behar izan eben eta, hara, finalerainoko ibilbidea ez dau burutu ba.
ZORIONAK MUTIKO!!!.
Meritua handiagoa da gainera, bera da eta txapelketa honetako bertsolaririk gazteena.
|
|
 |