 |

|
EHZ jaialdiaren musika lehiaketa
Karmelo [2010-02-10]
EHZ festibalean jotzeko gogoa? Eman izena EHrZ lehiaketan. Ipar Euskal Herrian kokatua den EHZ festibalak musika lehiaketa bat antolatzen du. Helburua da Euskal Herriko talde guziei festibalean aritzeko parada eskaintzea (uztailaren 3, 4 eta 5ean iraganen da, Heletan).
Kilometroak 2010eko web orria martxan da
Karmelo [2010-02-10]
Dakizuen moduan Pasaia-Lezo Lizeoari egokitu zaio aurten Kilometroak jaia antolatzea eta horretan buru-belarri ari dira azken hilabeteetan. Azken urteetan ohikoa izan den web orria aurkeztu dute. Baina, batez ere, teknologia berriez baliatuko direla esan dute. Sare sozialak erabiltzen hasiak dire eta horretan sakontzeko asmo sendoa dute. Ohiko web orriaz gain Youtube, Twiter, Tuenti eta Facebook erabiltzen hasi dira.
Euskal Irratiak federazioaren webgune berria
Karmelo [2010-02-10]
Euskal Irratiak, Ipar Euskal Herriko irrati euskaldunen federazioak, webgune berria estreinatu du. Gure Irratiak, Xiberoko Botzak eta Irulegiko Irratiak beren webguneak berritu ondoren, Euskal Irratiak-ena heldu da.
Gure Irratiaren webgune berria abian
Karmelo [2010-01-27]
Joan den irailean pirateatua izan ondoan, Gure Irratiaren webgunea berriz abian da. Irratiaren programazioari eta emankizunei buruzko xehetasunak eskaintzeaz gain, webgune berrituak, besteak beste, kronika batzu entzuteko para eskaintzen du.
'Egunkaria'-ren aldeko Gaualdia Miarritzen otsailaren 6an
Iker [2010-01-27]
Egunkaria-ren aldeko Gaualdia antolatu dute Miarritzen otsailaren 6rako (larunbata). Gaztetxean izango da -La Negresse auzoan dago, Karting eta Atabal ondoan-, 18:00etatik aurrera.
Komunikazio "independentea, plurala eta eraldatzailea" bultzatzeko spot lehiaketa
Ander [2010-01-27]
Mugarik Gabe garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak lehiaketa antolatu du "gizarte-eraldaketarako ekarpen interesgarrien" bila.
Des-Kontrol taldearen komunikatua
Ander [2010-01-27]
Taldekideak jipoitu egin zituzten 50 bat lagunek joan den ostiralean, Barakaldon kontzertua ematekoak zirenean.
Guardia zibilen peritu batek dio 'Egunkaria'-k ez zuela akziodunik
Asier [2010-01-27]
Euskarazko kazetak urtero egin zituen akziodunen batzarrak; azkena, 2002ko ekainaren 5ean. Nerea Azurmendi, Sebastian Barinagarrementeria, Simeon Barroso, Ander Larrañaga, Jonan Fernandez, Iñaki Zubeldia, Joxe Azurmendi eta Joseba Intxausti defentsaren lekukoek berretsi dute 'Egunkaria'-k eta auzipetuek ez zutela ETArekin harremanik.
Ate-Joka
Iker [2010-01-27]
"Ate-Joka" antzerkia izango dugu 29an(ostirala) Lonbo Aretoan
Zaratamok eta Orozkok bizkaiko eskupilota finala jolastuko dute kadete mailan
asier [2010-01-27]
Zaratamoko Xabier Zarragak eta Gaizka Irigorasek kadete mailako eskupilota finala jokatuko dute Orozkoko bikote bikainaren aurka. Finala Igorren jokatuko da.
|
|
 |