 |

|
ZUTAGU sare sozial berria
Karmelo [2010-01-26]
ZUTAGU sare sozial berria sortu duElurnetek. Zutagu ezagutza partekatzeko sare sozial bat da. Bere helburua, besteekin ezagutza partekatu nahi duten pertsonak bildu eta beraien artean elkartzea da.
Gazteen hizkuntz erabileran eragiten duten faktoreen azterketa
Karmelo [2010-01-26]
Gazteen hizkuntz erabileran eragiten duten faktoreen azterketa azterketa proiektuaren emaitzak aurketzu dituzte. Soziolinguistika Klusterrak Urtxintxa eskolarekin eta Topagunea euskara elkarteen federazioarekin garatu du hain konplexua den gazteen hizkuntz erabileraren fenomenoaren azterketa. Gazteekin lanean esperientziadun jendea, gaia maila teorikoan landu duena eta ezaugarri ezberdinetako gazteen arteko hausnarketa partekatua du oinarri azterketa honek.
Pintxoak, lagunarteko giroa eta euskara.
Karmelo [2010-01-18]
Ezin hobeto pasatu genuen Abarrak elkartearen afarian. Deialdia oso arrakastatsua izan zen, bazkide asko hurbildu ginen Straw tabernara. Lagunarteko giroa eta euskara mahaiaren inguruan. Harreman euskaldun berriak egiteko aukera paregabea.
Veleian topatutako fosil moderno interesgarriak
Ander [2010-01-17]
Fosil modernoen aurkikuntza interesgarria.
Xiberoko Maskaradari hasiera emango diote igande honetan Larrainen
asier [2010-01-17]
Pasa den astean Iparralden izandako denboraleak Xiberoko Maskarada astebete atzeratzera behartu zuen. Azkenik, ospakizunak Larrainen hasiko dira igande honetan, hilaren 17an. Datorren hiru hilabeetan Maskarada antzeztuko dute Iparraldeko hainbat herrialdeetan. Urtarrilaren 24ean Ligin izango dira ospakizunak eta hilaren 30ean Atharratzen.
Euskara, gure hizkuntza
Ander [2010-01-17]
Euskal Herriaren berezitasun ohargarriena gure hizkuntza da, euskara.
Gaztesareak agur esan du
Txaber [2010-01-17]
Duela ia 7 urte eman zuen Sustatuk Gaztesarearen berri eta ordutik behin baino gehiagotan izan da albiste. 2006an, adibidez, Argia Saria jaso zuen. 2009ko udako albiste honek berriz, ez zuen hain zapore gozoa: Gaztesarearen aurkako operazioa egiten ari da Goardia Zibila. Gaztesarean bertan azaldu dutenez, operazio honek eragin zuzena izan du itxierarekin:
TxotxFesta 2010
Txaber [2010-01-17]
Txotx denboraldia badator, eta urtero bezala, Itziarreko Txindurri-Iturri sagardotegiak bere TxotxFesta antolatu du pasa den larunbatean. Egun osorako jaia, trikitixa, txalaparta, bertso eta abarrekin. DJrik ere ez zen falta izan!
Arabako bertso sorta kolektiboen I. Lehiaketa
Txaber [2010-01-17]
Lagun artean bertsoak idatzi eta kantatuz gozatzeko helburuaz, lehiaketa antolatu dute Arabako bertsozaleek. Lehiaketan parte hartzeko, Urtarrilaren 25a baino lehen eman behar da izena eta Bertso-sortak entregatzeko epea Otsailaren 6ean amaituko da.
Ostegunean pintxoak dastatu eta euskaraz gozatu
Karmelo [2010-01-12]
Ostegunean Abarrak elkarteko kideak Straw tabernan elkartuko gara , pintxo batzuk jan eta euskaraz gozatzeko .
Elkartearen urte berrirako asmoa euskaraz disfrutatzea da. Ostegunean asmo berriari ekingo diogu , pintxoak dastatuz giro euskaldunean . Animatu zaitez . Ostegunean , 20:00 , Straw tabernan ( Irlandesa).
|
|
 |