logotipoaKalimeroren txokoamintzataldeabertso eskolaberbetan
hasieranortzuk garaagendaberriakelkarteakargazki ganbaragidaharremanak


Web honetako albiste berrienak zure postontzian jaso nahi badituzu sar ezazu zure e-maila eta bertara iritsiko zaizkizu
E-maila:
 





Hasiera > Berriak

Berriak

Agirrek irabaziz esan eban agur
asier [2010-01-10]
Ibai Zabalagaz, Leiza eta Izaren kontra jokatu eban azkenengo partidua Imanol Agirrek Zeanurin eta irabaziz (22-17) esan eban agur Arteakoak. Bere palmaresa ona izan arren, nahiko kritikoa da arratiarra kirol honetako enpresen funtzinoamentuagaz eta urte asko ibili ostean, etapa barri bateri ekiteko gogoz dagoala azaldu deutso begituri.
Bretoiekin eta katalanekin hitzarmena
Txaber [2010-01-10]
Bai Euskarari Sariak aurkeztu eta banatzeaz gain, Ziurtagiriaren Elkarteak, Ofis ar brezhoneg elkarte bretainarrak, eta 7dquatre Herrialde Katalanetako elkarteak indarrak metatu eta aurrerantzean elkarrekin lanean jarduteko hitzarmena sinatu dute.
Euskal Herriko 24 talde lehiatuko dira VII. BERRIA Txapelketan
Ander [2010-01-10]
Gipuzkoako zortzi, Nafarroako beste zortzi, Bizkaiko bost, Arabako bi eta Iparraldeko bat. Hurrengo ostiralean hasiko da eta martxoko azken asteburuan amaitu.
Larraineko gazteen maskarada
asier [2010-01-10]
Aurten, Larraineko gazteek antolatzen dute urtarrilaren 17tik apirilaren 25a arte Zuberoko herrietan barna ibiliko den maskarada. Usaian bezala, lehen emanaldia eta azkena beren sorterrian emanen dute eta Zuberoako beste 12 herritan ibiliko dira.
Iparraldeko ahozko memoria: Amikuzeko adibidea
Ander [2010-01-03]
Euskal kultur erakundeak 2007an abiatu "eleketa" izeneko euskarazko lekukotasun bilketa Nafarroa Behereko Amikuze lurraldean hasi zen 2007an. Hor, bi urtez, hogeita hamar amikuztar baino gehiago grabatuak izan dira.
Milaka eta milaka lagunek egin dute bat presoen eskubideen alde Bilbon
Ander [2010-01-03]
Jendetza elkartu da Bilbon, manifestazioan, preso politikoen eskubideen urraketak salatzera eta hari amaiera emateko eskatzera
BEC-EKO ZORTZI FINALISTAK AMURRION
Iker [2010-01-03]
Andoni Egaña, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Jon Maia, Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegi ariko dira gaur Amurrioko V.BECtekada bertso jaialdian.
Iruñeko Udalak berriro jarri du Olentzeroren aurkako debekua, aurten "ETA goratu" dutelakoan
asier [2010-01-03]
Txantrea, Donibane, Arrosadia eta Errotxapeako olentzeroek ez dute datorren urterako Udalaren baimenik izango. Haiek ukatu egin dute erakunde armatuaren aldeko ekitaldiak egin dituztela.
Lagun ezkutuaren opariak jendetza bildu du
asier [2010-01-03]
Gasteizko dendek antolatu duten 'lagun ezkutuaren' ekimenena izan da. Gustatzen ez zaien oparia, etxean, irribarre behartu batekin gorde beharrean, beste baten opariarekin trukatzeko aukera izan dute.
Zinema-musika, Euskalduna Jauregian entzungai
asierh [2010-01-03]
Star Wars edo Jurassic Park bezalako pelikulen soinu-bandak interpretatuko ditu Eukal Herriko Gazte Orkestrak, Euskalduna Jauregian larunbat arratsaldean izango den emanaldi berezi batean.

Orria: 4, guztira: 28 (271 berri)
1 2 3  4  5 6 7 8 9 10 11 12 13 14


 
Arrigorriaga euskaraz.
Severo otxoa 33, eskumako lonja
48480 Arrigorriaga
Bizkaia
Telefonoa.: 94 401 91 92  
Babesleak:
Eusko Jaurlaritza

Arrigorriagako Udala

Bizkaiko Foru Aldundia
info @ arrigorriagaeuskaraz . com
Erabilera baldintzak
Pribazitate politika
 
Loturak garatua