 |

|
Betoari, hamar mila irri
Ander [2009-12-27]
Bilboko Udalak ezarritako betoari izkin egin eta \'Irrien lagunak\' disko berrian oinarritutako ikuskizuna eman dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek BECen, konpartsen eta jai batzordeen laguntzaz.
'Egunkaria libre!' aldarrikatu dute kazetako langile ohiek, Donostian
Ander [2009-12-26]
'Egunkaria'-ko behargin izandakoez gain, hainbat lagun elkartu dira; besteak beste, Jesus Uzkudun, Josu Txueka, Joxan Lizarribar eta Sabino Ormazabal izan dira Bulebarrean egin duten elkarretaratzean. Auzipetuetatik Martxelo Otamendi eta Iñaki Uria.
Espainiako erregearen "inposizioa" nahia salatu dute alderdi abertzaleek
Txaber [2009-12-26]
Erregeak lehen aldiz hitzegin du ETB2n, 2009-ko gabonetan.
Ingurua modu inteligentean kudeatzen
asier [2009-12-26]
Duela 25 urte izendatu zuen Unescok biosfera erreserba Urdaibai. Izendapen horrekin, helburua da lurraldea zainduz eta bioaniztasuna bermatuz gizakia garatzea.
Gabonetako Magalean aldizkaria
Karmelo [2009-12-21]
Hemen daukazue Gabonetako Magalean aldizkaria
Milaka lagunen berotasuna jaso du "Egunkaria"-k Bilbon
Txaber [2009-12-20]
Alderdi, erakunde eta sindikatu ugariko ordezkariek babesa agertu diete auzipetuei, "Egunkaria libre" lelopeko manifestazioan. Milaka eta milaka lagunek bete zituzten Bilboko kaleak, haien elkartasuna erakutsiz.
Plaza birtuala, saski erreala.
Ander [2009-12-20]
Bertako produktuz hornitutako Euskal Herriko Plaza denda birtuala aurkeztu du "Berria"-k; besteak beste, elikagaiak, jantziak eta liburuak eros daitezke webgunen.
Astelehenean "Faktoria" Santo Tomas egunari begira
Iker [2009-12-20]
Astelehenean goiz osoan zehar, Donostian eta Bilbon San Tomas egunez egingo diren azoketan gertatzen denaren berri emango dute "Faktoria"n.
Bilbon Plaza Berrian eta Areanealean ospatuko da taloa janez eta sagardoa edanez.
Gora Santo Tomas!
"Irrien lagunak" Pirritx, Porrotx eta Mari Motots
Txaber [2009-12-20]
Ikasturte berriarekin, aurreko ikasturteari begira jarri ziren Pirritx eta Porrotx pailazoak. Ikasturte amaierako Sudur Gorrien festan, denak biribilean elkarrekin eseri eta ikasturtean zehar gertatutakoa gogoratzeari ekin diote.
Laboaren omenez, musika, irudi eta literatura sariketa antolatu du EHUk
Asier [2009-12-20]
Mikel Laboa omentzeko sariak antolatu ditu EHU Euskal Herriko Unibertsitateak. Literatura, irudi eta musika lanak aurkeztu ahal izango dituzte unibertsitatean matrikulatuta dauden ikasleek.
|
|
 |