
Irudia haunditu
Estropozu bertso eskola duela hiru urte jarri zen martxan eta herriko gazteen artean ondo baino hobeto egokitu da, Arrigorriagan bertsolaritza munduan zaletasun handia baitago. Bertsolaritza ikasleek ereindako haziak iazko ikasturtean eman zuen uzta oparoa; hala, ikasle bat eskolarteko txapelketan laugarren gelditu zen eta beste gazte batek Bilboaldeko txapelketan hirugarren postua lortu zuen. Gainera, Arrigorriagako Estropozu bertso eskolako ikasle batzuk “bbk txapelketan” Hego Uribe ordezkatuz txapelketako irabazle gelditu ziren.
Halaber, asko izaten dira urtean zehar herrian egindako agerraldiak hala nola, Santo Tomas egunean, Korrika datorrenean, martxoaren 8an eta beste hainbat ospakizunetan ere.
Hamaika urtetik gorakoei zuzenduriko eskola da, hau da, eskaintza eskolako seigarren mailatik aurrera egiten da.
Ikasturteak urrian hasi eta maiatzera bitarteko iraupena du. Aurten, bi talde bereizi dira:
Lehena, sakontze taldea izenekoa, asteartetan elkartuko da 17:00-18:30etara eta klaseak urtero bezala, Arkaitz Estiballes bertsolariaren eskutik etorriko dira. Lekuan ere ez da aldaketarik izango, saioak Lonbo aretoan izaten jarraituko dute eta.
Bigarren taldea, hastapen taldea zehatzago, asteazkenetan elkartuko da arratsaldeko 16:30etatik 17:30etara. Irakaslea Arkaitz Zipitria “ Zipi” Arrigorriagako bertsolaria izango da.
Horrez gain, urtean zehar hiru bertso-asteburu pasatzeko aukera dago. Udako barnetegietan ere hainbat herritako bertso-eskoletako ikasleek elkar ezagutzeko eta elkarren artean bertsogintzan aritzeko aukera daukate.
Matrikulazioaen prezioa 50 eurokoa izango da eta interestuek hurrengo harreman bideetara jo behar dute:
ABARRAK EUSKARA ELKARTEA
Severo Otxoa33, eskumako lonja. 48480
abarrak@arrigorriagaeuskaraz.com edo info@arrigorriagaeuskaraz.com
Telefono zenbakia: 94 401 91 92
DOKUMENTUAK
Estropozu Emakumeen biran:
Dokumentua jeitsi [doc] [29Kb]
Emakumeen birako bertsoak:
Dokumentua jeitsi [doc] [24Kb]
Eskolarteko bertsolari txapelketa:
Dokumentua jeitsi [doc] [24Kb]
Bilboaldeko bertsolari txapelketa finala:
Dokumentua jeitsi [doc] [24Kb]
2008ko BBK txapelketako kronika:
Dokumentua jeitsi [doc] [27Kb]
|