KILIMUSI SKAUT TALDEA
Kilimusi Skaut Taldea
1988. urtean herriko gazte eta umeek aisialdiaz gozatzeko sortutako eskaut taldea da; helburua jolas tailer eta kanpo ekintzen bitartez gizarte-harremanak lantzea eta elkarrekin bizitzaren abantailak ezagutaraztea eta ikastea.
Zazpi monitore boluntario eta 40 ume-gazte inguruk osatzen dute taldea.
Kilimusiren funtzionamendua hauxe da:
Taldearen ekintzetan 8-18 urte bitarteko neska-mutilek parte hartzen dute eta adina kontuan harturik, azpitaldeak eratzen dira.
Gaur egun bost azpitalde osatu dira monitoreen lana erraztu nahian:
8-10 urtekoak;
10-12 urtekoak;
12-14 urtekoak;
14-16 urtekoak;
16-18 urtekoak.
Larubatero, 4:30etatik 6:00etara eliza ondoan dauden lokaletan biltzen dira aldez aurretik prestatutako aktibitateak egiteko: kooperazioa landu, herria ezagutzeko jolasak, tailerrak, besteak beste.
Urtean zehar eta eguraldi ona dakarrenean, mendi irteerak eta asteburuko txangoak egiten dira eta uda partean, hamabost eguneko kanpaketa antolatzen dute.
Taldeaz gehiago jakin nahi izanez gero, larunbatero eliza ondoan biltzen dira.

|
|