2006an zuzendaritza aldaketa egon zen eta elkartearen helburu eta proiektuak berraztertu egin ziren “Erabiliz 2006-2008” plangintzarekin batera . Lau proiektu nagusi burutu genituen : “Kuadrillategi”, gaztetxoek euskara gehiago egin deien bideratua; “Berbalagun” eta “www.arrigorriagaeuskaraz.com” web-gunea, biak be euskal hiztun aktiboen sarea trinkotzeko ahaleginak zirenak eta, “Estropozu” bertso-eskola, lorpen gero eta nabarmenagoak eskuratzen dabilena.
2008an Udaleko Euskara Zerbitzuak hartu zuen Berbalagun eta Kuadrillategi proiektuak aurrera eramateko konpromisoa eta ardura . Kuadrillategi proiektuari Berban-Berban izena eman zion , baina zoritxarrez inoiz ez zuen martxan jarri . Berbalagunari dagokionez , Arrigorriaga-Ugaoko Udal Euskaltegiak darama egun proiektua.
Kuadrillategi eta Berbalagun proiektuen arrakasta gurekin lanean aritu zen Olatz teknikari eta lagunari zor diogu . Ondo egindakoak ez direlako ahaztu behar , hemen duzue orduko informazioa:


|